XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
11. Gutuna LABURRA BAINA ZABALAPoetaren aberastasunik handiena bere baitan gordetako haurtzaroa dela esaten zuen Rainer Maria Rilke poetak.
Zenbat eta gogoan haurtzaroko oroitgarri gehiago eduki, hainbat eta poeta hobea izanen omen zen.
Poeta baldarrak haurtzaroaren ganbarara itzultzen gara, jakinen eta misterioen, klaritate eta iluntzeen, maitasunen eta arrarotasunen bila.
Errepasatzen dut ene haurtzaroa eta ez dut aurkitzen nagusiek haurrei buruz ditugun aurreritziak frogaturik, sarritan nagusiek idiota balira bezala hitz egiten diegu haurrei, erdipertsonak balira bezala, munduan biziko ez balira bezala.
Nagusiek asmatu ditugu
Umea, bere tipitasunean, pertsona osoa da eta munduarekiko bere jakinmina ase ezinezkoa.
Nik gure osaba Anjel, bere lanbreta urdinean ibiltzen ninduenean, galderarik galdera gogaitzen nuen.
Enziklopediako ehun tomoak ikasiak beharko zituen ene galderei erantzun zehatza emateko, ene